GAZTE TOPAGUNE SOZIALISTAREN AURKEZPENA

Gazte Koordinadora Sozialistako eta Ikasle Abertzaleakeko kideok, ikasturteari bukaera emateko asmoz, Gazte Topagune Sozialista antolatu dugu. Uztailaren 20tik 24ra bitartean izango da Durangon.


Aisirako, sozializaziorako eta ospakizunerako tartea eskaintzeaz gain, antolakuntzarako deia zabaltzeko elkargune bat izan nahi du Topaguneak. Izan ere, krisi testuinguru honetan, asko gara antolakuntza independente baterako hautua egin dugunok. Oinarrizko eskubideen ezabapenaren, bizitzaren garestitzearen, eta oro har, bizi kalitatearen okertzearen aurrean, komunismoaren beharrezkotasuna mahaigaineratu nahi dugu. Hauxe da, beraz, Topagunearen helburu zentrala: komunismoaren gaurkotasunaz nahiz gazteok independenteki antolatzeak duen garrantziaz eztabaidatzeko eta solasteko espazio izatea.


Datozen asteetan egitarauaren zehaztasun gehiago argitaratuko ditugu. Era berean, sarrerak laister eskuratu ahalko dira.


Gazte Koordinadora Sozialista eta Ikasle Abertzaleak
Durangon, 2022ko maiatzaren 26an