NOR GARA

ikasleabertzaleak-harremanak

Ikasle Abertzaleak

1988ko Azaroaren 17a

Ikasle Abertzaleak Euskal Herriko ikasleria langilearen antolakunde sozialista iraultzailea da, eta programa komunista bere egiten du. Klase dominazioa langileriak jasaten duen zapalkuntza guztien oinarri gisa ulertzen du, eta komunismoa zapalkuntza guztien gaindipena dakarren klase gabeko gizarte antolaketari deritzo.  Bide horretan, estrategia komunista hezkuntza esparrura egokitzen dugu.

Nahiz eta gure jarduna hezkuntza esparruan zentratu, ez dugu hezkuntza kapitalistaren gaindipena gizarte kapitalistaren gaindipena gauzatu gabe ulertzen. Beraz, helburu estrategikotzat Euskal Estatu Sozialistaren zein hezkuntza sistema sozialistaren eraikuntza ditugu.

Egun, Euskal Herriko hamaika ikastetxe, unibertsitate eta lanbide heziketa zentrotan antolatzen gara, langile klaseko ikasleriaren baldintza eta interesak defendatzen. Hezkuntza kapitalistak langileriaren gaineko dominazioan betetzen duen funtzioa geroz eta modu bortitzagoa den kirisi testuinguru honetan, ikasleon arteko antolakuntza komunista da irtenbide bakarra.