ASKATASUN POLITIKOEN ALDE MOBILIZATU GARA IBAETAN

Ehunka pertsona elkartu gara Ibaetako manifestazioan, unibertsitateko autoritarismoa eta errepresio politikoa salatzeko.


Poliziaren interbentzioak, identifikazioak, isunen mehatxuak, propaganda kentzea… eguneroko ogia dira antolatzen garenontzat. Unibertsitatea elitizatzen ari da, eta erreforma berriek (LOSU, Bizikidetza Legea…) prozesu hori indartu besterik ez dute egiten. Horregatik, unibertsitate eredu burgesari aurre egiteko antolatzea besterik ez dugu.

Jarrai dezagun bide horretan aurrerapausoak ematen.