M24 | IKASLE GREBA

Hezkuntza etengabe ari da erreformatzen, datorren ziklo ekonomikora egokitzeko ezinbestekoa baitzaio eraldaketa prozesua. elite ekonomikoek gidatu eta politikari profesionalek aplikatuko dutena. Horrela ulertzen ditugu unibertsitatean ezarri nahi den LOSU, Bigarren Hezkuntzan aplikatu nahi den LOMLOE eta jada martxan dagoen Lanbide Heziketako plana.


Lege bakoitzak bere esparrua badu ere, egoera orokor bati erantzuten diotela uste dugu: krisi kapitalistari, hain zuzen. LOMLOEren bitartez, gaitasun tekniko-digitalen irakaspena bermatu nahi da, lehiakortasunaren eta ekintzailetza kapitalistaren balioak indartuko dira eta pentsamendu kritikoa garatzeko aukera oro ezabatuko da. Lanbide Heziketako lege berriaren bitartez, eredu duala derrigorrezkoa izango da lan indar merkea sor dadin eta enpresek etekinak handi ditzaten; enpresek norabidetuko dituzte ikasketa alorrak, baita praktikak ere; finean, enpresa handien esku utziko dute Lanbide Heziketa. Unibertsitatean berriz, LOSUren bidez etekin ekonomikoa bermatzen duten graduak bultzatuko dira, bestelako graduak pixkanaka desintegratuz, Gainera, enpresek ikerketa- lerroen aukeraketan nahiz graduen kurrikuluan esku-hartze handiagoa izango dute. Eta Bizikidetza Legeak militantzia eta antolakuntza politikoa zigortzeko mekanismo berriak sortu ditu.

Orain arte aipatutakoak lege horien ondorio batzuk baino ez dira, bistan baita oraindik ere lege horiek garapena izan dezaketela. Guk argi dugu erreforma horiek guztiek zuzen-zuzenean kolpatzen dutena langile klasea dela. Horregatik, uste dugu erreforma prozesu honen aurrean antolatzeko eta mobilizatzeko unea dela. Kalitatezkoa, doakoa eta unibertsala izango den hezkuntza ereduan sakondu behar dugu, eta horretarako funtsezkoa den hezkuntza sistema sozialistaren norabidea elikatu. Bide horretan, martxoaren 24an Ikasle Abertzaleaketik greba deialdia egiten dugu Hego Euskal Herrian.


Hezkuntza erreformak gelditu!
Martxoak 24 ikasleok kalera!