SELEKTIBITATEARI EZ!

Ikasturte amaierarekin batera gainean ditugu unibertsitaterako sarbide frogak: selektibitatea eta baxoa. Ikasleon artean antsietatea, presioa edota urduritasuna nabarmentzen diren garaiada. Izan ere, gure hurrengo urteakfroga bakar batek baldintza ditzake. Horregatik, babesa adierazi nahi diegu ekaina eta uztailean zehar azterketa horiek egingo dituzten ikasle guztiei.

Selektibitatea unibertsitateko sarbide froga nagusia da gaur egun. Hiru egunetan eta irakasgai bakoitzeko azterketa bakar batean, ikasturte osoan zehar ikasitakoa frogatzeko ebaluaketa sistema bat da.

Gure ustez, ordea, selektibitateak hainbat funtzio betetzen ditu:

-Curriculuma inposatzeko mekanismoa da, ikasturte oso batez (gutxienez) ikasleak eduki oso zehatz bat forma oso mekanizatuan lantzera kondenatzen ditu. Bide beretik, azterketak egiteko gaitasuna da lehenesten dena, norbanakoen erritmoa eta ikasleon beharrak albo batera uzten dira.

-Ikasleon artean lehiakortasuna eta indibidualismoa areagotzen ditu. Emaitzen araberako irtenbideak daudela irakasten digute, hala, ikasleon arteko elkartasuna sustatu ordez gure arteko lehia bultzatuz.

-Filtro sozialerako bitartekoa da. Izan ere, kurtsoa aurrera eramateko zailtasunak izan dituzten ikasleak (klase partikularrak ordaintzeko ezintasunagatik, ikasteko espazio eroso baten faltagatik…) baldintza kaskarragoetan aurkitzen dira horrelako froga baten aurrean ere.

Laburbilduz, gure iritziz, selektibitatea hezkuntzaren elitizazioan sakontzeko mekanismo bat gehiago da. Bitarteko gutxien dituzten ikasleentzat, heziketa prozesuan aurrera egiteko oztopo bat gehiago. Finean, norbanakoaren merituen gainetik dagoen filtro soziala ezkutatzen da.

Horregatik, ekainaren 6an NUPen eta ekainaren 8an EHUko campusetan egingo ditugun kontzentrazioetan parte hartzeko deia luzatzen dizuegu. Ikasle langilea kaltetu eta hezkuntza sistematik kanporatzen duen ebaluaketa ereduaren aurka, SELEKTIBITATEARI EZ!